kriskitin.com
:: HARREMANTZEA ::
:: ARGAZKIAK ::
:: IKUSKIZUN AGENDA ::
Taldeko argazkia
Lanz eko ihauteriko sua
Euskal Ezkontza
Durangoko Santa Ana Arkua
Makil Dantza
:: Taldea ::
:: Ekintzak ::
:: Linkak ::

DURANGALDEA

DURANGALDEA: OHITURA ETA USADIO ZAHARREN LEKUKO

Durangoaldea, sekulako tokia da bere orografia, mito eta kondaira ikusgarriekin. Ospetsuena Anbotoko Dama dugu.

Anbotoko mendia

Anbotoko Dama, guztiok dakigunez Mari da, ama lurraren pertsonifikazioa, naturaren eta natura osatzen duten elementuen erregina. Orokorki, emakumezko aurpegiaz eta gorputzaz aurkezten da, nahiz eta beste momentu batzuetan hibrido itxurazko zuhaitz edo ahuntz hankez eta hegazti harraparien atzaparrez aurkeztu. Kondairetan Marik bi seme ditu: Mikelatz eta Atagorri, seme bi hauek beti daude aurrez aurre, guzti hau ona eta txarraren paleokristau irudikapen bat da.

Sarritan "Dama", Bizkaiko historiako pertsonaiekin erlazionatu da, mitologia eta historiaren arteko sinbiosi bat eginez eta horrela kondairen bertsio desberdinak sortu dira :

Kondaira batek dioenez Doña Urraka, Nafarroako erregearen alaba, Abadiñoko Muntsaratz etxeko jaunarekin ezkondu zen, Pedro Ruizekin. Ibon, seme guztien artean zaharrena zen, orduan oinordekoa. Mariurrika aizpak, hau ezin zuenez pairatu, guztiz gorrotatzen zuen. Behin Anbotoko mendian, jan ondoren, neba lotan zegoen bitartean, gorrotoaren eta bekaizkeriaren poderioz menditik behere jaurtikitzea burutu zitzaion. Etxera bueltatzerakoan, bere neba menditik behera erori zela esan zuen. Bere kontzientzia txarrarekin Ximelgorriak, iratxo bihurriak agertu ziren Muntsarantzen. Ordutik desagertu egin dela eta Anbotoko kobazuloetan bizi dela esaten da.

Beste bertsio batek dio, Mari leizeetako barrukaldean bizi dela, baina bere kobazulorik gogokoena "Mariren kobazuloa" da, Anbotoko mendiaren ekialdean. Durangoaldean esaten da, zazpi urtero tokiz aldatzen dela Anbototik Oizera, eta bera non dagoen arabera, denbora ona edo txarra egiten du.

Bere itxura, guztiz argia da Alluitzen, bere sudurraren irudia, lepoa, eta oinak Anboto mendian.

Durangoaldeko Mendietan kokatuta, Urkiolako Parke Naturala aurkitzen da, 5.958 hektaerako zabalkuntza duelarik. 1989. urtean interes historiko, geografiko eta paisajistikoz deklaratu zuten. Gune hau "Suitza txikia" izenez ezagutzen da, zeren eta bertako paisairen itxura dauka. Aipagarriak dira Anboto (1.296m.) eta bere inguruko gailur txikiagoak: Elgoin 1.152m., Alluitz 1.068m., Unzillaitz 941m., Mugarra 964m., Udalaitz 1092m., Oiz 1.026m. Aintzina, Oiz menditik, Gernikako Juntetxeetara joateko deitzen zen.

Udalaitz eta Anboto bitartean, Besaide dago. Besaide beatoki izugarri bat da, eta puntu honetan zehatz-mehatz Bizkaia, Araba eta Gipuzkoaren mugak aurkitzen dira. Besaide beatokian, bertan hildako mendigoizalei eginiko monumentu bat dago.

Besteak beste orografiaz aparte, Naturak ere bere oparitsoa du Bizkaiko eskualde honentzako, adibidez Etxeitako Artea, Garai udalerrian, Goiuria errepidetik hurbil dago. Izendaturiko artea, "Euskadiko Zuhaitz Bitxien" artean katalogatuta dago bere tamaina handia, simetria eta hostotzaren tamaina dela eta..

Lurralde hauetako Gizatiartzearen testigantzak, historiaurreko garaietatik, eskualde honetako kobazuloak eta hondakin arkeologikoak izan dira, azpimagarriak dira Albiztei kobazuloak (Abadiñon eta Manarian), Bolinkoba, Kobazarra eta Oialkoba. Brontze garaiko ondareak era badaude: trikuharriak, tumuluak, mugarriak. Esaterako Arginetako Hilobiak, Elorrion, IX. mendeko 23 harrizko hilobiz osatuta dago. San Adrian ermitaren aurrean daude, ferra-itxura hartzen duen eran ipinita. Beharbada, hilobiak bisigido kristauentzat, eginak izan ziren. Mikeldiko irudia, Durangoko Ezkurdi Plazan dagoena, erromatarren garai aurrekoa da. Gaur egun irudi originala Bizkaiko Museo Etnografikoan dago. Baita Durangoko alde zaharrean kokatua ere, Kurutziagako Gurutzea, XV. mendean, Alonso Mella fraileak Durangon Fraticelloren sekta heretikoa hedatzen saiatu eta inkisizioak gogor zapaldu zuen ordainezko monumentu gisara eraikia. Irudi gotikoz betea dagoen monumentu honek Bibliako eta Jesusen paisaiak irudikatzen ditu.

Eskualde honek bizi izan duen ondare historikoa, edozein udalerritan ikus daiteke: Muntsaratz dorrea Abadiñon, dorretxea bandoen arteko gerrateen eskenatoki izan zen. Pedro Ruiz, dorretxe honetako jauna, Nafarroako infantarekin ezkondu zen Dª Maria Urracarekin, pertsonai hau "Anbotoko Damarekin" oso lotuta dago. Zornotzako Sta. Maria Asuncion eleiza, Euskal Herriko Klasizismoaren, adierazpenik onenetarikoa dugu.

Baserriak, eskualdearen arkitektura herrikoiaren adibide dira. Durangaldean, bertan Bizkaiko kalitatezko baserrien dentsitate haundiena dago. Nahiz eta beraien itxura originala ez mantendu, 50 baino gehiago XV. eta XVI. mendeen artean eraiki ziren. Ertzila dorrea, Santa Marina auzoan, Iurretan, 50 eraikin hauetariko bat da, eta aldi berean aintzinakoena da 1655. urtekoa.

Arkitektura herrikoiaren beste adibide batzuk: Kare Labea, Zaldibarren, 1998. urtean berriztatu. Labe hauetan hormak garbitzeko, izurriteak deuseztatzeko eta nekazaritzarako karea ateratzen zen; "Mugarrako Hozkailua" edo "Neberondo" Durangon, Izurtzako Bitaño Auzoan, kokatua, izotza lantzeko eta biltegiratzeko erabiltzen zen.

Eskualde honetan egiten ziren iharduera ekonomikoak, Malabiako marmol harrobiarekin zer ikusi haundia dauka. XX. mendearen hasieratik Durangoaldeko industrializazioa, galdaketaren mundura eta egindako piezen mekanizazioari lotuta zegoen. Orokorki baserriaren ustiapena, industrian egindako lanarekin edo zerbitzu sektorearekin uztartu egiten da. Bestalde merkataritzak garrantzi handia dauka Durango bezalako udalerrietan. Gaur egun, eskualde honetako sektore ekonomikoaren alde bat sektore industrialagatik sostengatua dago. Atomobilaren osagaien eta I+D lantegietako sailen ekoizpenarekin loturiko empresek, maila on batetaz gozatzen dute.

Aisialdiaz gozatzeko aukera duenarentzat, jai eta azoka ugariak ditu. Durangon lau egunen barruan Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatzen. Azoka oso garrantzitsua da, eta bertan argitaletxe bakoitzak bere lanak aurkezten dituzte, aurkezteaz gain erosi eta saldu ere egiten da. Azpimagarrriak dira Elorrioko idi-probak (harri arrastea), Ferixa Nagusian, Iraileko lehengo asteburuan. Elorrion ospetsuak dira Errebonbiloak, hasiera batean nekazal eta abeltzantza azoka bat besterik ez zen, baina gaur egun jai ospetsu batetan bihurtu da, egun hau Rosario Virginaren prozesiorekin bat dator. Egun honetan egiten den alardea Lepantoko Batailatik itzulitako gazteentan dauka bere jatorria. Ohitura handiko, beste jai bat Ekainaren 13 ospatzen da Abadianon: San Antonio de Paduako jaiak. Santu honek mutilaguna eta galdutako gauzak bilatzeko laguntza ematen du. Folklore tradizionalean, Berriz udalerrian ospatzen den "Dantzari Dantza" izendatu beharko dugu. Dantza askoren multzoa da: agintariena, zortziko, ezpata joko txikia, banakoa ezpata barik, ezpata joko nagusia, binakoa ezpata barik, launako, makil joko eta platilu dantza.

DURANGALDEKO DANTZA ADIERAZPENAK

Eskualdeko dantza aberastasunaren adierazpen batzu:

. Dantzari dantza: Dantzari Dantza Bizkaiko Durangaldeko dantza zikloa da. Eskualde hori aberatsa da mitologian, antzinako sinesmenetan eta nekazaritzan eta abeltzaintzan oinarritutako ekonomian. Bestalde, Erdi Aroan Nafarroako erreinuarekin mugakide zen Merindade honek Jauregi eta defentsa dorretxe ederrak ditu, garai hartako bere historiaren lekuko.

Ziklo koreografiko horri dagokionez, zenbait autore ez da ados jartzen ez zikloa osatzen duten dantzei dagokienez, ez haien izenei dagokienez, eta are gutxiago ezarri behar den ordenari dagokienez.