kriskitin.com
:: HARREMANTZEA ::
:: ARGAZKIAK ::
:: IKUSKIZUN AGENDA ::
Taldeko argazkia
Lanz eko ihauteriko sua
Euskal Ezkontza
Durangoko Santa Ana Arkua
Makil Dantza
:: Taldea ::
:: Ekintzak ::
:: Linkak ::

IKUSKIZUNAK

KRISKITIN DANTZA TALDEA ETA IKUSKIZUNAK

1987. urtean sortzen da Kriskitin. 1986. urtean ospatu ziren Durangon, lehenengo “Fiestas Euskaraz”en mendeurrena. Hor dantzan egin zuten talde zaharrek, Tromperri eta Txoritxu Alaiko jende nagusiak, aurrera jarraitzea pentsatu zuten eta horrela sortu zen Kriskitin. Jarritako helburuari helduz, ikuskizun arin eta atsegingarriak prestatzeari ekin zioten eta dantzan eta jotzen berrasten zirenentzat, zein izen hobeagorik, BERRASI baino, horrela ba izen horrekin jaio zen lehen ikuskizuna. Jarraian, MUNTXARANTZ eta AMILLANPETIK eskeini ziren, azkenengoa AUP! izan delarik (2002ko abendua). Guztiek egitura antzerako bat aurkezten dute, hots, euskal herriko dantza ezberdinak zentzua duen konposaketa batetan ezarrita agertzen dira. Aztertu ditzaguzan:


KLIK ARGAZKI GAINEAN HANDITZEKO

MUNTXARAZ(1991) (Argazki gehiago HEMEN) AMILLANPETIK (1998) (Argazki gehiago HEMEN) AUP! ESTRENOA (2002) (Argazki gehiago HEMEN)

Ketxus Uriarte koreografoak garaturiko ikuskizunak:

Berrasi(1987): hasierako ikuskizuna izanik, medio ekonomiko eta pertsonal gutxikin aurrera ateratako montaia apala izan zen Berrasi. Izenak dioen bezala, filosofia berri batekin dantzatzeko asmoarekin abiatu ziren Kriskitin partaide berrientzat ikuskizuna berrasi bat izan zen. Bertan, Durangaldeko dantzari dantza, Gipuzkoako eta kostaldeko dantzak aurkeztu ziren, besteak beste.
Muntxaraz(1991): ikuskizun honetan, aurkezturiko dantzen jatorri georgrafikoa nabarmen handitu zen. Alde batetik, Nafarroako Lanz eko ihauteriko montaia, Jaurrietako Dantzak eta Luzaideko Korpus-a egituratu ziren (gaur eguneraino heldu direnak Kriskitineko ondorengo ikuskizun guztietan). Beste alde batetik, musikalki abesbatz eta bertsolarien parte hartze bat bideratzen da, ikuskizunari beste dimentsio osagarriago bat emoteko. Dantza jatorri nafarra nagusia dela eta, Muntxaraz izena jarri zitzaion. Hau da, Izenarekin aipatzen den Dorretxeak lotura oso estuak izan zituen istorian zehar Erreinu Zaharreko gortearekin.
Kriskitinaren Hotsa(1995) : izen honekin, "kriskitina", hau da, hatzamar jotzearen zarata aipatzen dugu. Ikuskizun honetan, medioak eta errekurtso pertsonalak nabarmen handitzen dira. Gero eta jende gehiagok osatzen du taldea, askok eta asko gaur egun ere jarraitzen dutenak. Dantzari dagokionez, Luzaideko korpusa guztiz gauzatzen da eta dantza berri batzu, batez be eszenikoak (bixer dantza), egituran barneratzen dira.
Amillanpetik(1998): Kriskitinek momenturaino gauzatu duen ikuskizunik arrakastatsuena. Euskal Herrian eta Atzerrian dantzatua, bertan aurreko egiturei dantza berriak eta sendotuak atxekitzen dira. Dantzari Dantza, Durangaldeko Erregelak, Arratiako Jotea... era baten, Bizkaiko Plaza-dantzetara itzulera bat bideratzen da. Azkeneko dantza osatzen duen montaiean, Luzaideko polkekin batera Lapurdi-ko makil dantzetako pieza bereziak agertzen dira, berezitasun ikusgarri bat emonez ikuskizun maitatu honi. "Amillanpetik" hitzarekin, zera adierazi nahi dugu, Antzinako euskaldunen mendi mitikoa den Anbotoko behe laino berezi azpitik ("amillana" lainoa beraren izena da), ikuskizuna bera aurkezten dugula.

AUP!(2002) : momentuz azkenengo den ikuskizun hau Pili Alberdik zuzendu zuen. Bertan, Humboldt filologo alemanak Euskal Herrian jarraituriko ikerkuntza ibilaldia margozten dugu, egon zen leku batzuetako dantzak eskainiz. Kriskitin Dantza Taldeak Humboldt ikerlaria erromantikoarekin izandako harreman berezia dantza galdu baten errekuperaketa baten gauzatzen da : "platillu soinua", Bizkaian bakarra den brokel dantza galdua, ikerlari alemanak idatzitako jarraibideei esker atera zan aurrera 1999.urtean. Dantza hau bera, "Durangoko Aratusteak" montaiarekin batera Kriskitin Taldeak errekuperaturiko dantzak ziren, ikuskizunean bertan dantzatuak. Hortaz gain, Otxagiko makil dantza bereziak eta Lekeitioko emakumeen aurreskua eskaini dira AUP!en. Aup!en amaiera, oraingoan, Erromeria baten antzezpenarekin gauzatzen da. Aup en jatorri onomatopeikoa Humboldti zor diogu ere ("aup" hitza "animo!" ren sinonimo berezia zan durangarren ahoetan mende batzu aurrerago).

KRISKITINEK DENBORAN ZEHAR BURUTURIKO HAINBAT DANTZEN XEHETASUNAK

Aurreskua : Huriko aurreskua deitua. Soka dantzaren moldaketa bat dela esan daiteke. Gaur egun zenbait gertakizun sozialetan sarritan dantzatzen dena; ezkontza, inagurazio,etb.Lau parte ditu eta banakako dantza da.

Branlea : Jatorriz Zuberoan gizon eta emakumeek dantzatzan duten dantza ireki nagusia. Gaur egun maskaradetan dantzatzen da soilik eta hiru zati gordetzen dira; kontrapasa, branletik jaustia eta karakoiltzia. Gure ikuskizunean, dantza horren moldaketa bat eskeini genuen (AMILLANPETIK).

Errebonbilloak: Bizkaiko Elorrio herrian gordetako ohitura. Urriaren lehen igandean, Errosariako Ama Birjinaren jaiaz lotuta urtero egiten dena. Beste zenbait herritan egiten dira Arma Alardeen familiakoa, nahiz eta kasu honetan Lepantoko gudarik zetozen herriko seme batzuk, herria ikusterakoan bota zituzten tiroz adornatu herriak. ::Argazkia ::

Erregelak: Durangaldeko soka-dantza, lehengo erromeritan neskak dantzara ateratzeko era. Oraindik gaur egun Abadiño, Garai, Berriz, Iurreta, eta abar dantzatzen da jaietan. ::Argazkia ::

Arratiako Jotea: Bizkaiko Arratia eskualdean gorde diren pauso bereziak,eskualde bereko musika tresna berezi batekin lagunduta, albokarekin. ::Argazkia ::

Lanestosa: Bizkaiak Kantabriagaz duen mugatik hurbil dagoen Lanestosa herrian egiten den dantza, Abuztuan, Edurretako amaren jaietako prozesioan kaleetan zehar egiten dena. ::Argazkia ::

Dantzari Dantza: Durangaldeko hainbat herritan gorde diren dantzak. Sarritan ikuskizunetan dantza aukeratu batzuk dantzatzen ditugu (agintariena, banako, txotxongilloa, maikl dantza) . ::Argazkia ::

Luzaideko Dantzak: Luzaide, Nafarroa Behera eta Lapurdiko dantzez osoturiko moldaketa. Neska-mutilek hartzen dute parte dantza honetan. Polita eta ederra da berez, eta jantzi koloretsuak ditugu taldean berau burutzeko. Txarangaz lagundurik dantzatzen dugu. ::Argazkia ::

Otxagiko Dantzak: Otxagin urtean behin (bertako Muskildi ko Ama ren jaiegunean) bereziki dantzatzen den makil dantza korpus berezi eta bakarra. Ikerlarien artean interes handia sortu du Pirineoen muniean dantzatzen den dantza ikusgarri honek (AUP!).

Lekeitioko Aurreskua: Kostaldeko Lekeitio herrian emakumeek burutzen duten soka dantza bereziaren konponketa bat (AUP!).

Eta hainbat gehiago.